Beharrezkoa da hitzordua eskatzea?
Bai. Telefono bidez, eska dezakezu. ( 943 21 54 85 ), formularioa betez edo helbide elektronikora idatziz  ibilsa@ibilsa.com
Gidabaimena berritu dezaket iraungi aurretik?
Iraungi baina 3 hilabete aurretik berritu daiteke eta iraungitze data errespetatuko zaizu.
Gidabaimena galdu, lapurtu edo apurtu zait, zer egin beharko nuke?
  • Hurrengo hiru hilabeteetan iraungitzen bazaizu edo iraungita badago, gu arduratuko gara berritzeaz.
  • Hurrengo hiru hilabeteetan iraungitzen ez bazaizu, Trafiko Buruzagitzara joan behar duzu hitzordua izanik, eta kopia bat eskatu
  • Hemen kontsulta dezakezu beharrezko dokumentazioa: DGT
Zein dokumentazio aurkeztu behar dut?
Gidabaimena berritzeko, NANa eta gidabaimena. Gainerako azterketetarako NANa edo egoitza-txartela.
Argazkiak eraman behar ditut gidabaimena berritzeko?
Ez, guk aterako dizkizugu argazkiak dohainik.
Etxebizitzaz aldatu banaiz, Errolda Agiria eraman behar du?
Ez da beharrezkoa. Guk aldatuko dugu zuzenean Errolda Agiriaren beharrik izan gabe.
Atzerrian gidatu dezaket behin-behineko bimenarekin?
Behin-behineko baimenak ez du atzerrian gidatzeko balio, lurralde nazionalerako bakarrik. Zure gidabaimena iraungita badago eta berria oraindik iritsi ez bazaizu atzerrian gidatzeko, nazioarteko gidabaimena eskatu beharko duzu Trafikon. Prozedura hemen kontsulta dezakezu:

https://sede.dgt.gob.es/es/permisos-de-conducir/permiso-internacional/index.shtml

Noiz jasoko dut baimen berria?
1-3 hilabete arteko epean. Guk emandako aldi baterako baimenak 3 hilabeteko balioa du.
Gidabaimena iraungita dagoela gidatu dezaket?
Ez, zigortua izan zaitezke. Lehenbailehen gerturatu berritzera, eta berehala emango dizugu baimen berria.
Auto-baimena atera eta orain motoko azterketara aurkezten banaiz, Azterketa Medikoa berriro egin behar dut?
Mediku-ziurtagiriak 3 hilabeteko balioa du. Epe horren barruan bazaude, kopia bat egingo dizugu, kostu gehigarririk gabe.
Azterketa medikoa egitean, dauzkadan gaixotasunei buruzko datuak edo nire tratamenduei buruzkoak ezkutatzen baditut, arazorik izan dezaket?
Historia klinikoari buruzko datuak ezkutatzeak, zure aseguru-etxeak ardurik ez hartzea ekar lezake istripuren bat gertatuz gero. Gainera, trafikoari buruzko egungo arautegiarekin bat eginez, zigorra jaso eta osasun azterketa berriro gauzatzera behartua izan zaitezke.
Nire herrialdeko gidabaimena trukatu behar dut. Zer egin behar dut?

1º Galdetu DGTn zure herrialdeak Espainiarekin hitzarmena duen trukea egiteko. Hemen egin dezakezu:

https://sede.dgt.gob.es/es/permisos-de-conducir/canje-permisos/

2º Hitzarmena baduzu, eskatu hitzordua Trafiko Buruzagitzan tramitea egiteko, hemen egin dezakezu:

https://sedeapl.dgt.gob.es:7443/WEB_NCIT_CONSULTA/solicitarCita.faces

3º Hitzordua eskatu IBILSAn azterketa medikoa egiteko, telefonoz (943 21 54 85 ) edo helbide elektronikoz ibilsa@ibilsa.com.